castellano
euskara
français
português

gergertzen@=.eu

BIOGRAFÍA

SUPERVISIÓN

ESCRITOS

Poesía

Relatos breves

Chistes

Cultura

Espiritualidad

Opinión

Gramática

LIBRO DE DECLAMACIONES

FRASES DE ORO

BIBLIOGRAFÍA

PENSAMIENTO

MÁS

Ger GERTZEN Donostian jaio zen... 31 batean. Eguerdia pasatxo zen (15h15 inguru), igandea zen, uda, beraz oporraldi betea, eta Gipuzkoan zein Bizkaian* festa eguna zen. Bera amari festa-egun hirukoitza izorratu zion, alegia.

Eguerdirago jaio izan balitz, eguzkiaz gain, zeru-erdia ere Leo-n izango zuen, beraz zertxo bat jasanezina(go) gertatu izango litzateke. Baita beren aitak garbi jokatu izan balu** efektu hori areagotua gertatuko zen, ze garai hartan diru asko asko irabazten zuen*** eta Ger (bere haurrideak ere) oparotasunean hazi ahal izanen luke, benetako berekoia gertatuz.

Ez, ordea: hautsitako sendian hazi behar izan zuen, euren aitak ama erotzat hartzen zuen eta anaia subnormaltzat. Eta hestutasunean.

Bere aitaren preferentziak anaiagatik Ger-engana pasa ziren biak hazten zihoazen heinean. Berau jaiotzerakoan ez aitak eta ez aitonak (zehazki adierazteko aititak edo aitaren aitak, amaitarik ez baitzuen ezagutu) ez zuten maite izan. Gero, ezin jakin zehazki zergatik, bere kuttuna bilakatzen joan zen.

Oso gaztetatik irakurketak erakarri zuen. Bere lehen jaunartzea baina ordu batzuk lehenago (bertan ebangelioa irakurtzea zegokion, azken afariaren ixtorio hori, har ezazue eta jan eta hori guztia) bere aitak irakurketan geldiuneak egiten irakatsi zion, esaldiak osatuz. Minutu batzuz trebetu zen, eta, gero, betetako elizari aurre egin zion. Eszenatokiko paniko izpi barik, aizu! Gero zein ondo irakurri zuen aipatu zioten (denek, bere izeba eta amaponteko MJ izan ezik, apaizak belarrira diktatzen ziola esan baitzuen honek). Baliteke gertakari horrek (eta irakurritakoari zentzu hartzen hasi izanak) bultzatu izana irakurketa maitatzera, baita aita irakurle amorratua izateak ere. Bere arreba ere (lau urte zaharragoa) halakoxea zen.

Hamar urte zituela (APM) bere ikasgelako neska batez seko maitemindu zen (urte hortan etorria zen berau eta bi urte beranduago alde egin zuen ikastaldetik), berau erakartzeko zerbaitetan hoberena izan nahi izan zuen (futbolean penagarria zen, hamairu asteartetan izan ezik; korrika hobeagorik baziren, nahiz eta erresistentzian oso ona izan zen) eta, zerbait hori irakurketa zela erabaki zuen. Biharamon bertatik jolas garaian irakurtzen hasi zen. Estrategia ez zen txarra izan, ze honek bere maiteinoarekin harreman dexente eskaini izan zion (eta ez soilik liburuena). Halere sekula ez zuen jakin maitasuna norabidebikoa ote zen.

15 urterekin bere literatur irakaslearen eta bere ikastaldeko arduradunaren*** txaloak merezi izan zituen idazlana egin zuen. Biharamonean Gustavo Adolfo Béquer ikasten hasi behar zuten eta irakasleak Los Ojos Verdes izeneko, eta orrialde bakarreko, idazki bana egitea eskatu zien (autore horrek ba baitzuen horrelakorik). Ger-ek, dagoeneko, idazle izatea erabakia zuen, irensten zihoan liburuek inspiratuta, eta, gutxira, bere lehen eta azken lana (bederen azkenetakoa izango zena, hain da konplexua) idazten hasi zen, Alditilitil, orduan ere argi zuen bezala, bizitza guztian zehar garatzen eta idazten joan beharko zuena.

Baina literaturak ez zion jaten ematen eta gogor egin behar izan zuen lan. Egia esaterako, zeru-erdia Birgon izanda beti izan da langile fina. Hamalau urterekin (hamabost betetzen zituen udan) jarri zen lanean (legez kanpo, 16 arte debekatua baitzegoen) taberna batean, barman lanetan. Hori baina lehen ere, hamarkada laburra zuelarik bere osaba haltzarigilea laguntzen zuen (anaiarekin batera) etxeak hornitzen, adibidez, frigorifikoak eta ikuzkailuak eskilaretatik igotzen, igogailurik ez zenean edota honek edukiera nahikorik ez zuenean****. Horrela sos batzuk irabazten zituen bere gastuetarako (herriko jaietarako, nagusiki). Hamalau urte bete biharamonean, bere herrira iritis berri ziren, Emausen Kideen taldeari laguntzeko hasten zen lanaldian eskuhartu zuen, abuztu osoan zehar, baita iraileko lehen egunetan ere. Hor oso bizikizun eta harreman interesgarriak izan zituen bertan, sakonki ukituko zutenak.

Lehenago, hamairu urterekin, bere arrebaren hurratsak jarraituz, kristau sentitu zen eta Kristo serioski jarraitu nahi zutenen bidea hartu zuen. Bide honek hainbat urtetan bultzatu zuen eta hezten lagundu, bere kideek laguntzen baino hegoak mozten hasi zitzaizkion arte, bere eboluzio akuarioarra eragotzi baitzioten, honen oinarriak erasotuz: nahitaezko zerbitzu militarraren aurrean objekzioa egitekoa (geroago indarkerieza hautu bihurtuko zena); bere aukera begetarianoa; biologia ikasbide hautatu izana (ekologia bidetik jarraitu nahi zuena); bere baratze ekologikoa. Hori guztia bazterrera utzi behar izan zuen. Baina, baita pedagogiaren inguruan ikasten ari zena ere, bere komunitateak butzatuta hartutako ikasketa berriari lotutakoak, ez zioten erabiltzen uzten: Ger disidentetzat hartu zuten, apur bat arriskutsutzat, ortodoxiatik urrun, apur bat erradikala eta iraultzailea.

Gainera, oraindik adinez beherakoa zenean, komunitate hortako apaizak sexu jazarpena eta gehiegikeriak egin zizkion. Are bitxiago apaiz horrek berak eta komunitatearen gainerakoek Ger-ek maite zuen (eta bueltan ere maitatzen zuen) egitasmo bereko neska batekiko harremana izozten zioten bitartean.

Baina hori berak inork baino hobeto kontatzen du Gar, Akuarioaldiaren Profeta liburuan. Beraz, hoberena berau irakurtzea.

 

*Bizkaian duela gutxirarte ez aitzuten inolako santu gizonezkorik zaindaritzat hartu ahal izateko, horregatik, futbolean bealaxe, aldameneko pherrialdera jo zuten fitxaketa egiteko, bederen euskaroa izan zedin (ez dakigu euskalduna izango ote zen , Castillaren hain aldeko izanda). Baina ez gaitezen politikan sartu (bertan ez baitago gauza politikan) ezta indarkeriazko kiroletan ere, ez baita gure bidea.

**Ezkonhausle petoa izan zen, bere sendi ofiziala txirotasunean laga zuean.

***Gero bere enpresatik kanporatu zuten (makina-lanabes entrepresa ospetsu batetik) bere ezkutuko amodioen berri izan zutenean. Kalteordainarekin bere-bere enpresa sortu zuen, baina sekula ez zuen hainbeste arrakastarik izan, bederen ez diru arloan.

*** Biek adiskide minak ziren, pisukide gainera, eta lehenengoak bigarrenaren arreta erakarri zuen.

**** Edo igogailua hainbat bizilagunen erabilera hutserako zenean, zeinak ados jarri ziren berau instalatzeko eta ordaintzeko. Noski, osaba haltzarigilearen bezeroa ez zen talde pribilegiatu hortakoa (eraikineko zati xuhurrekoa baiziak) eta mailaditik igotzea zegokien, zama astunaz, igogailu ezin ederragoa itzulinguratuz. Baina Murphy-ren legeak horrelakoxeak dira, sahiestezinak.