castellano
euskara
français
português

gergertzen@=.eu

BIOGRAFÍA

SUPERVISIÓN

ESCRITOS

Poesía

Relatos breves

Chistes

Cultura

Espiritualidad

Opinión

Gramática

LIBRO DE DECLAMACIONES

FRASES DE ORO

BIBLIOGRAFÍA

PENSAMIENTO

MÁS

Hauek dira Ger GERTZENek idatzi/idaztear dituen liburuak:

- Gar bilduma:

1. Gar, Akuarioaroaren Profeta

2. Gar, Akuarioaroaren Ataria

3. Gartsu, Akuarioaroan

- CCCCCC bilduma:

1. Gevaudan Berriko Piztia

2. Ixurtzeko Urik Ez Zuen Akuarioa

 

 

Sakonago eta banan-bana:

Gar bilduma:

1. Gar, Akuarioaroaren Profeta

1993 urtean gara. Gar izeneko emakume (neska gazte) batek enkargu bitxia jasotzen du: Jainkoa sortzea. Hasieran txantzatat hartzen du, ez dio jaramonik egiten, baina apurka-apurka behartuta ikusiko da. Bere bidean Ger GERTZEN topatzen du, eta honek ihes egiten lagunduko dio, baita bere misioan ere. Taldea ere badute horretan guztian laguntza handikoa izango dena, eta, elkarlanean, Mundu Berriaren oinarriak argitu eta zehaztuko dituzte.

Baina horren guztiaren etsaiak ere badira, oso boteretsuak, gainera.

2. Gar, Akuarioaroaren Ataria

Urte batzuk pasa dira, Gar eta Ger elkarrekin ikasten eta eraikuntza lanetan murgildurik daude. Baita bikote harreman idealean. Baina etsaiak etsai, berriz ere erasoaldiak jasan beharko dituzte.

3. Gartsu, Akuarioaroan

Haustura traumatikoaren ostean Ger, bakarturik, bidea galdu du. Urte asko egin ditu noraezean, bere misioa ahaztuta. Ezingo dio, ordea gehiago ihes egiterik izango, berriz ere bilaketan ipiniko da, eta topaketa ezusteko eta txundigarri batek, berriz ere Mundu Berriaren eraikuntzan jarriko du: Akuarioaldiaren gauzaketan.

Gar bilduma:

1. Gevaudan Berriko Piztia

2012ko uztaila. Ger Frantzian dela, hamarkadetan zehar bilatu izan duen moduko emakumea topatzen du. Behingoz bere bidean ipintzen lagunduko duen emakumea. Lozerera doa bizitzera. Baina gauzak ez dira uste bezelakoak eta zorionik biribilenetik inpernu gorrira eroriko da: gehien maite duen pertsonarekin guda zorrotzera. Eta Ger gazkile bihurtzen da (bederen aparailu judizial frantsesaren aurrean). Zeuk ere izango duzu epaitzerik.

GAR bildumako 2. eta 3. aleean arteko ixtorioa da, baina Gar bertan ez dagoelarik, askean jartzea erabaki zuen Ger GERTZENek. Halere hirugarren atalean honi erreferentzia anitz egingo zaio, ixtorio hau eboluzio berriaren oinarria eta abiapuntua izango baita.

2. Ixurtzeko Urik Ez Zuen Akuarioa (poesia)

Poesia liburua da. Ger GERTZENek urte bitan loratu zaizkion sentimentuak eta pentsakerak adierazten ditu bertan, sakonki urratu duten sentimenduz betetako liburua.